MARE CLAUSUM ZIKLOA

HITZALDIA

GIZAKIAREN ERAGINA OZEANOETAN

Mare Clausum Zikloko hirugarren hitzaldi honetan Ángel Borja Biologian doktorea, eta AZTI Fundazioko ikertzaile nagusia (1985) izan dugu. Bere lana itsasoak kudeatzeko baliagarria den itsas ekologiaren ikerketa egitea da. Giza jarduerek ozeanoan daukaten eragina zein klima-aldaketaren ondorioak aztertzen ditu.

Hori dela eta, Angel Borjak gizakiak ozeanoetan utzitako aztarnari buruz hitz egiten digu. Gaurkotasun handiko gaia da, eta Norena da itsasoa? galderari erantzuten ere laguntzen diguna. Aztiko ikertzaileak, hitzaldi honen bitartez, guk itsasoaren kutsaduran jokatzen dugun papera zein den jakiten lagunduko digu; gure papera uste baina erabakigarriagoa baitda.