MARE CLAUSUM ZIKLOA

HITZALDIA

Krisi humanitarioa itsasoan

Mare Clausum zikloaren azken hitzaldi honetan, Iñigo Mijangos Itsas Salbamendu Humanitarioa (SMH) kideak eta Aita Mari salbamendu-ontziko partaidea izan dugu Museoan, krisi humanitarioari buruz hitz egiten.

Migrazioetarako ezinbestekoa den itsasoa leku atsekabegarria bihurtu da. Baina zergatik? Zer eginkizun du krisi humanitarioan, munduko potentzia handiek itsasoari egiten dioten kontrolak?. Estatuek etengabe urratzen dituzte giza eskubideak, nazioarteko ur deiturikoetan babestuz.

Norena da itsasoa? galderari erantzuteko asmoarekin antolatutako hitzaldi honetan, SMHko kideak itsasoarekiko kontrolak dakartzan ondorio latzak azaltzen dizkigu.

WhatsApp Image 2025-06-11 at 19.09.49