CICLO MARE CLAUSUM

HITZALDIA

Zaharberritze baten egunerokoa

Euskal Itsas Museoak “Elkano-Urdaneta: Ozeanoen aurkikuntza” erakusketarako "La muerte de Elcano en su navío" margolana berreskuratu du. Museoak bultzatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sustatuta, Donostiako Óvalo tailerrean zaharberritua izan da pieza

San Telmo Museoko bildumetatik datorren eta Gordailuan gordetako margolana Federico Guevarak (Baiona, 1875 – Tolosa, 1950) egin zuen. 1920an Gipuzkoako Foru Aldundiaren enkarguz sortu zuen obra honek Elkano hilzorian islatzen du, bere testamentua sinatzen eta bere ezagutzak Andres Urdanetari helarazten, tripulazioko hainbat kide ondoan dituztela.

Lanaren zaharberritze-prozesu osoa dokumentatu da, tailerrean eginiko esku-hartzetik hasi eta museora iristeraino. Grabazioan Lourdes Plano Eguizurain zaharberritzailearen (Óvalo tailerra) eta Xabier Alberdiren testigantzak jaso dira.