Berriak
Berriak
Ondarearen Europako jardunaldietan Portuko dorretxea protagonista
Aurten berriz ere Euskal Itsas Museoak OEJ-etan parte hartu du. Aurtengo leloa Iraganera leihoak, etorkizunerantz ateak zen beraz Museoan gure eraikinari duen garrantzia eman nahi izan diogu.
Gure museoa Donostiko kontsulatuaren dorretxean kokatzen da, eraikina XVIII. Mendean eraikitzen da eta gaur egun arte erabilera ugari izan ditu. Esan bezala gure eraikina Donostiko Kontsulatuak, merkatari eta armadorez osatutako gremioak ordaindu zuen, bertan portuko tenientea bizi zen, kaian gertatzen zen oro kontrolpean zuen langilea.
Honen zerbitzuak XIX mende aldera jada bukatu egin ziren eta portuko dorretxeak besteak beste auzoko ikastola izan zuen bere barnekaldean eta 1936an portuk biztanleen babesleku izan zen.
OEJ-en esanetan ondare arkitektonikoa historiaren, identitatearen eta memoria kolektiboaren sinbolo bizia da eta gure eraikinak argi eta garbi uzten du hau. Beste behin itsas-ondarea balioan jartzeko aukera izan dugu, honetan etxetik atera gabe.
Laister arte, gure dorretxean itxoiten zaituztegu!



























































