Berriak
Berriak
Urtero bezala Museoa Kontxarako prest
Urtero bezala Euskal Itsas Museoak, Aquariumarekin batera, #Kontxa100 proiektua aurkeztu du. Aurten #Kontxa1925 izenarekin bi Museoek Kontxako estropaden historia omentzeko ekitaldi mordoa aurkeztu dituzte.
Arraun astearen edizio honetan, Ciaboga aldizkariaren argitalpen berezi bat aurkeztu du Museoak. Aldizkariari itsura berri bat emateaz gain, aurten arraun munduko aditu desberdinen iritzi artikuluak topatuko ditugu aldizkarian. Urtero bezala Museoko lehioetatik estropadak ikusteko aukera izango duzue, irailaren 7 eta 14ean, Kofradiaren pik-nik bat dastatuz eta Malagissonako garagardoak edanez.
Hontan Aquearium eta Euskal Itsas Museoko hezkuntza sailak bildu dira, txikienentzat ere proposamen bat plazaratzeko: Estropada txikiak tailerra. Famili-tailer honetan Kontxako estropadetako karteleriaren historiaren errepaso bat egingo da, familiei beren kartel propioak egitera animatuz. Tailerra Aquariumean egingo da, irailak 13an eta doakoa izango da.
Noski, arraun aste hau borobiltzeko, kontxaren historia zati bat erakusten duen erakusketa bat aurkituko duzue, Euskal Itsas Museoaren ganbaran. Edizio honetan K-toño Frade artista bilbotarraren lamina originalak biltzen dituen erakusketa aurkeztu du Museoak, irudi multzo honek arraunaren eta estropaden indarra eta grina erakusten ditu.