Ciaboga

Ciaboga 16. zbk.

Urtea: 1945

Bigarren denboraldiko 4. zenbakia, Luis Ureña editore zuelarik. Azalean Elias Salaverriaren, Los remeros, margolana azaltzen da. Margolan honen argazkia Willy Koch argazkilariak hartu zuen.

Ciabogari buruz

1924ko Kontxako Estropadetan lehen aldiz argitaratua, Ciaboga aldizkaria Espainia osoan arraun munduan espezializatutako lehen aldizkaria da. Ciabogak urtez-urte bildutako eduki horiek, gure itsas historia aztertzeko lehen mailako iturria osatzen dute. Lehen aletik hasita, XIX. mende amaieraz geroztik jokatutako Kontxako Estropadetako palmaresa edo euskal estropadetako patroi mitikoak diren Kiriko, Aita Manuel, Matxet edo Manuel Olaizolari eginiko elkarrizketak aurki ditzakegu, besteak beste.

Ehun urtetan zehar lau denboraldi izan ditu, iraupen ezberdineko etenaldiz tartekatuak.