Ciaboga

Ciaboga 27. zbk.

Urtea: 1956

Bigarren denboraldiko 15. zenbakia, Luis Ureña editore zuelarik. Azalean, Manuel Arrillagaren erretratua ageri da, Aita Manuel, Martinez Utrilla marrazkilari donostiarrak egina. Patroi sanpedrotar honek Kontxako banderen errekorra izango du, 10ekin.

Ciabogari buruz

1924ko Kontxako Estropadetan lehen aldiz argitaratua, Ciaboga aldizkaria Espainia osoan arraun munduan espezializatutako lehen aldizkaria da. Ciabogak urtez-urte bildutako eduki horiek, gure itsas historia aztertzeko lehen mailako iturria osatzen dute. Lehen aletik hasita, XIX. mende amaieraz geroztik jokatutako Kontxako Estropadetako palmaresa edo euskal estropadetako patroi mitikoak diren Kiriko, Aita Manuel, Matxet edo Manuel Olaizolari eginiko elkarrizketak aurki ditzakegu, besteak beste.

Ehun urtetan zehar lau denboraldi izan ditu, iraupen ezberdineko etenaldiz tartekatuak.