Berriak

Berriak

Santa Rita eta Santa Quiteria

Gaur, maiatzak 22, Donostiako portuko festarik ezezagunenetako bat ospatuko da. Santa Rita eta Santa Kiteriaren eguna da. Itsasoarekin harreman estua duten bi santu, itsasoan galdutako arimen babesleak baitira.

Hauen historia ere itsasoarekin lotuta dago; izan ere, ahozko tradizioak dioenez, XIX. mendearen hasieran arrantzale batzuek jaso zuten Santa Ritaren irudia Igeldotik gertu, baina batzuek diote mende bat lehenago jaso zutela debozioa.

Irudi hau Donostiako Kaira iritsi zenetik, familia garrantzitsuenetako batzuen artean egon da: Carril, Gorostala, Uresberueta, Galdós- Familia horiek jarri izan dute irudia Portaletasen, kolore gorriko kasula batez jantzita eta aldare txiki baten gainean jarrita hasiera batean bi zinoparirekin, eta horma-hobi baten barruan azken hamarkadetan.

Debozioa, pixkanaka-pixkanaka, festa bihurtu zen, hiru egunez Alde Zaharreko girorik onenetakoa biltzen zuena (auzoko biztanleek esanda) eta musika protagonista zena. Festa hau, apaltzen joan zen pixkanaka-pixkanaka baina oraindik ere honen iruida Itsasoko-atean jartzen dute portuko hainbat familiek eta Alde zaharreko sozietateek. 

Azken finean, itsasoan bizia galdu duten eta Santa Ritak eta Santa Kiteriak babesten dituzten pertsonak gogoratzeko eguna da gaur.