Elkano-Urdaneta: ozeanoen aurkikuntza
Jarduera programazioa
Aurten ere, Euskal Itsas Museoak programazio zabala proposatzen du aldi baterako erakusketarekin lotuta. Aurten, "Elkano-Urdaneta: ozeanoen aurkikuntza" erakusketatik abiatuta, Museoak Aro Modernoko bidaia ozeanikoak ikuspegi ezberdinetatik ulertzen lagunduko duten jarduerak eskainiko ditu.
Komisarioarekin bisita
Urtarrilak 29 19:00 Bisita gidatua
Xabier Alberdi Museoko zuzendariarekin batera, erakusketa berrira bisita.
Emakumeen papera zeharkaldi ozeanikoetan
Otsailak 25 19:00 mahai-ingurua
David Cano eta Janire Castrillorekin batera XVI. mendeko bi emakumezko ezagutarazi nahi ditugu, Gracia de Urdaneta eta Catalina de Portu.
Bigarren Mundu Birako sukaldaritza dastatu
Martxoak 26 20:30 Afari historikoa
Afari historiatua Gastronomiako Euskal Anaiartearekin batera. Esperientzia horri esker, XVI. mendera bidaiatuko dugu gure ahosabaietan barrena.
Nabigazio tresnak, atzo eta gaur Ortze ontzian
Maiatzak 23 11:00
Amaia Albizuk, Ortze eskola-ontzira bisita eskainiko diugu, egungo nabigazio-tresnak duela 500 urtekoekin alderatzeko
Oihalak eta formak: XVI. mendeko janzkera
Apirilak 24 18:30 Hitzaldi-tailerra
Hitzaldi-tailerra Nerea Torrijos jantzi-diseinatzailearekin batera, Elkanok eta Urdanetak ozeanoak zeharkatu zituzten garaiko janzkera ezagutarazteko
San Juan Ontziaren ezaugarri ozeanikoak
Ekainak 13 11:00 Hitzaldi-tailerra
Albaolako San Juan itsasontzia bisitatuz, XVI. mendeko nabe ozeanikoak nolakoak ziren ezagutuko dugu.
Informazio gehiago:





























































