Bisita

Bisita gidatua

Komisarioarekin bisita

Urteko programazioari hasiera emango diogu Ander Arrese erakusketaren komisarioak gidatutako bisita batekin, «Urpean: Itsas arkeologia Gipuzkoan» erakusketa berrira.

Ander Arrese arkeologoak azken 50 urteetan egindako aurkikuntza arkeologikoen emaitza den erakusketa honetan barrena gidatuko gaitu.

Itsas hondoan berreskuratutako pieza original eta berezien bidez, orain arte gutxi ezagutzen den ondare hau herritarrengana hurbilduko dugu, eta Gipuzkoako itsas historiaren ia 2.000 urteko ibilbidea egiteko aukera izango dugu.

icono de calendario

Abenduak 16 / 19:00

icono de ticket

3€

icono de teléfono para dudas

Informazio gehiago:

943 43 00 51