Agenda
Festibala
Arraun astea
Irailak 2 -13
Euskal Itsas Museoak eta Aquariumak jarduera-programa zabala aurkeztu dute, Arraun Astea izenburupean. Egitaraua irailaren 2tik 13ra bitartean izango da:
- "Kontxako patroi handiak" erakusketa: Euskal Itsas Museoaren ganbaran, Kontxako Bandera irabazi duten patroi handien ibilbidea ezagutarazteko erakusketa izango da ikusgai. Horrez gain, Ibon Gaztañazpi kazetariak hitzaldi-solasaldia eskainiko du irailaren 8an, 19:00etan .
- Ciaboga aldizkariaren 10. zenbakia argitaratzea: Euskal Itsas Museoak, Aquariumak eta El Diario Vascok Ciaboga aldizkariaren hamargarren zenbakia argitaratuko dute. Ale honek 1926ko Kontxako Banderaren historia berreskuratzen du.Aldizkaria El Diario Vasco egunkariarekin batera banatuko da irailaren 12an, larunbata.
- Estropadak leihotik: Euskal Itsas Museoak bosgarren urtez jarraian irekiko ditu museoko ateak, Kontxako Bandera museoko leihotik ikusteko aukera emanez. Bi jarduerak irailaren 6an eta 13an izango dira, 10:30ean.


- Iñaki Iturainen Territorio remero. Un pequeño pueblo, una gran historia liburuaren aurkezpena:
Egileak oriotar patroien bilakaera eta estropetan izan duten protagonismoa jasotzen ditu lanean, haien ekarpen kirolari eta kulturalari balioa emanez. Jarduera gaztelaniaz eta doakoa izango da eta irailaren 10ean, osteguna, 19:00etan ospatuko da Aquariumeko auditorioan.
- “Azken balea” taller en familia. Euskal Itsas Museoak eta Donostiako Aquariumak "Azken balea" familia-tailerra eskainiko dute, jarduera euskal baleazaleen tradizioari eta baleak gure itsas ondarean izan duen garrantziari buruzko azalpen labur batekin hasiko da. Ondoren, itzal-antzerki tailer bat egingo da, eta bertan parte-hartzaileek balearen inguruko beren istorioak sortu eta antzeztuko dituzte. Jarduera irailaren 12an izango da, 11:30ean, Aquariumean, eta doakoa izango da.
























































