Erakusketak

Exposición

Kontxako patroi handiak

2026/09/03 - 2026/10/04

Hizkuntza: Eusk | Esp | Fr | Eng

Euskal Itsas Museoaren ganbaran, irailaren 3tik urriaren 4ra bitartean, Kontxako Bandera irabazi duten patroi handien ibilbidea ezagutarazteko erakusketa izango da ikusgai. Quirico edo Aita Manuel bezalako figura historikoetatik hasi eta gaur egungo patroietaraino, arraunaren bilakaera eta protagonistak ezagutzeko aukera eskainiko dute argazki eta objektu historikoen bidez.

Horrez gain, erakusketaren osagarri gisa, Ibon Gaztañazpi kazetariak hitzaldi-solasaldia eskainiko du irailaren 8an, 19:00etan, Euskal Itsas Museoaren ganbaran. Bertan, patroi handien figura eta estropaden naiz euskal arraunaren historian egin duten ekarpena izango ditu hizpide. Jarduera doakoa izango da eta euskaraz gauzatuko da.

 

Programación

Programazioa

Ibon Gaztañazpirekin solasaldia

Irailak 8, 19:00etan, Euskal Itsas Museoaren ganbaran. Ibon Gaztañazpi arraunlari eta kirol-kazetariak Kontxako estropadako patroi handiei buruzko solasaldia eskainiko du.