Berriak

Beste albisteak

Elkanoren erabaki handia

2021eko abenduaren 21ean Elkanoren Erabaki handiaren eguna oroituko dugu. Duela bostehun urte, gaurko egunez, erabaki zuen Juan Sebastian Elkanok Victoria ontziarekin bakarrik Lehen Mundu Bira emateari ekitea.

Duela bost mende abiatu zen Tidore uhartetik ezinezkoa zirudien ideia hau egia bihurtzera. Erabaki honek, hondamendira zihoan espedizio baten hondarrak salbatzeaz gain, historikoa den lorpen bateri ireki zion, beraz, atea; historiaren etorkizuneko bilakaera eta gizateriak munduaz zuen kontzeptua bera aldatu zituen lorpena.

Albaolak eta Euskal Itsas Museoak Elkanoren “erabaki handia”ren 500 urteurrena ospatzeko, 12:00etan kanpaia joko dute gaur Donostiako portuan.