Berriak
Gure programa
II. Nazioarteko Tinatxo Estropada
Abilezia eta dibertsioa itsas ondarearen inguruan
Donostia, 2021.10.02. Pasa den larunbatean, urriak 2, Donostiako portuan zingan arraun eginez II. Tinatxo estropada jokatu zen arrakasta handiz partehartze eta publikoaren aldetik. Estropada Euskal Itsas Museoak antolatu zuen.
24 lagunek nazional eta internazionalek hartu zuten parte estropada berezi honetan. Txapelketa Kaiarribako arrapalan hasi eta bukatzen zen, arraunean 80 metro inguruko distantzia –ziaboga eta guzti– egin ondoren. Lau txanda jokatu ziren 6 pertsonekin bakoitzean, eta lau denbora onenek finaleko estropada lehiatu zuten. Gutxienekoek estropada tina barruan ez bukatu arren, beste partehartzaileek denbora jaisten joan zen txandak aurrera joan ahala. Finaleko lehian Iratik garaipena lortu zuen 2’32” denborarekin.
Irati berak lehenengo saria zuen, lehenengo Joanes de Areizaga banderaz gain, bi pertsonentzat bela bataio bat lortu zuen Navegavelaren eskutik. RCTSSk bigarrenari, Olaiari, bi pertsonentzat piraguismo irteera bat oparituko zion eta stand up paddle egiteko bi ibilaldi Mariari, hirugarrenari. Denborarik txarrena izan zuen pertsonak ere saria izan zuen, 2 aperitibo Kofradia Itsas-Etxearen eskutik.
Museotik zinez eskerrak eman nahi dizkiegu egitasmo hau antolatzen eta gauzatzen lagundu diguten pertsona eta erakunde guztiei: Navegavela, Kutxa Kultura Moda, Donostiarra Kaiarriba, Donostiako Tenis Elkarte Erreala, Mala Gissona eta Kofradia Itsas-Etxea.
Denborak:
- TXANDA: 1- Cristina 3’24”; 2-Jans 3’25”; 3-Ane 4’10”; Jon, Pablo, Nico (kanporatua)
- TXANDA: 1-María N. 3’22”; 2-Ruth 3’48”; 3-Lide 5’08”; 4-María M. 5’52”; Ramón, Pontius (kanp.)
- TXANDA: 1-Mayi 3’55”; 2-Onditz 3’56”; 3-Marta O. 4’02” ; 4-Robin 4’38”; Josu, Eneko (kanp.)
- TXANDA: 1-Irati 3’; 2-Olaia 3’22; 3-Iñigo 3’25”; 4-Eugenia 5’44” Raquel, Alfredo (Kanp.)
FINALA: 1-Irati 2’32”; 2- Cristina 2’51”; 3-María 2’58”; 4-Maddi 3’36