Berriak

Beste albisteak

Matxitxako lurmuturreko bataila

Matxitxako lurmuturraren batailaren 85.urteurrena

Martxoaren 5ean, larunbatean, Matxitxako lurmuturreko batailaren 85. urteurrena ospatzen da. Euzko Itsas Gudarosteko 4 arraste-ontzi - “Donostia”,” Nabarra”, “Gipuzkoa” eta “Bizkaia” - artillatuak aurrez aurre egon ziren “Canarias” ontzi frankistarekin.

 

Borroka desorekatu horretan, Nabarra hondoratu egin zuen “Canarias” ontziko artilleriak, eta bertan marinelen erdiak baino gehiago hil ziren; beste erdia, berriz, “Canarias” ontziak preso egin zituen .

 

Gerra guztien eta, bereziki, Espainiako gerra zibilaren basakeria eta zentzugabekeriara hurbiltzen gaituzten eguna eta gertaera. Atal horiek ez ditugu ahaztu behar, gure historiaren zati baitira. Historia eta memoria dira pertsona batzuek, bakarka eta elkarteetan, Matxitxako Elkartea bezala, etengabe lan egiten baitute horrelako gertaerak berriro gerta ez daitezen.