Ciaboga

Ciaboga 25. zbk.

Urtea: 1954

Luis Ureñak argitaratzen duen Ziaboga aldizkariaren 13. zenbakia eta Domingo Bontiguik eta Luis Zuzuarreguik 1924an argitaratzen hasi eta Luis Ureñak 1942an jarraitu zuen aldizkariaren 25. zenbakia. Azalean, Luis Carrilen erretratua ageri da, Martinez Utrilla marrazkilari donostiarrak egina. Patroi donostiar hori 1924an argitaratutako 1. zenbakian agertuko den berbera izango da.

Ciabogari buruz

1924ko Kontxako Estropadetan lehen aldiz argitaratua, Ciaboga aldizkaria Espainia osoan arraun munduan espezializatutako lehen aldizkaria da. Ciabogak urtez-urte bildutako eduki horiek, gure itsas historia aztertzeko lehen mailako iturria osatzen dute. Lehen aletik hasita, XIX. mende amaieraz geroztik jokatutako Kontxako Estropadetako palmaresa edo euskal estropadetako patroi mitikoak diren Kiriko, Aita Manuel, Matxet edo Manuel Olaizolari eginiko elkarrizketak aurki ditzakegu, besteak beste.

Ehun urtetan zehar lau denboraldi izan ditu, iraupen ezberdineko etenaldiz tartekatuak.