Erakusketak

Exposición

Euskadiko baxurako arrantza

Hizkuntza: Eusk | Esp | Fr | Eng

Euskal Itsas Museoak, kofradiarekin lankidetzan txoko berri bat ireki du bere ganbaran. Artisau-arrantzak eta euskal itsas kulturak bat egiten duten gunea da hau.

Euskadiko baxurako eta artisau-arrantza, arrapatutako espezieak, sasoiak, teknikak eta hori guztia posible egiten duten pertsonak ezagutuko dituzue bertan. Eduki elkarreragileak eta infografiak erabiliaz kosteren antolaketa eta jasangarritasuna zaintzea nola egiten diren eta euskal itsas- eta kultura-izaeraren ardatzetako bat den tradizio hau bizirik nola mantentzen den adierazten da.

Kofradia-Itsas Etxearekin elkarlanean buruturiko egitasmo hau Euskal Itsas Museoan aurkitzea oso garrantzitsua da, arrantza gure itsas historiako, ondareko eta kulturako funtsezko atala dela aldarrikatzea baita bere helburua.