Erakusketak

Erakusketa

Ondareari Begira

2023ko maiatzaren 2 tik 2023ko uztailaren 30era arte

Prezioa: DOAKOA

Hizkuntza: Eusk | Esp | Fr | Eng

Erakusketa hau gure inguruko ondarea berraurkitzeko gonbidapena da, hainbat begiradatatik. Gure ingurunea osatzen duten eta gure kultura herentziaz hitz egiten diguten espazioei, inguruneei, arkitekturei, tradizioei eta paisaiei egindako omenaldia da.

Zazpi urtetako ibilbidean, ondareari begira argazki lehiaketan parte hartu duten pertsonek  partekatu dituzten 600 argazki baino gehiagoren hautaketa txiki batek osatzen du erakusketa. Edizio bakoitzak ondare mota desberdin batean jarri du begirada, 7 urtetan Ondareari Begira ondare-kaleidoskopio bihurtuz.

Ondarean zehar egindako ibilbide bat da, orain utzita dauden lekuetatik, itsasotik eta bertako ohituretatik, industriatik, Euskal Herriko paisaia naturaletatik, berrerabilitako leku eta objektuetatik, meatzaritzatik edo gure arbasoengandik jasotako eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako tradizio edo adierazpen bizietatik.

Ondarebizia, K6 Gestión Cultural eta Museum Cemento Rezolaren proiektuak, herritarrengan begirada arretatsua piztea du helburu, inguruan dugun ondarea aitortu eta zaintzeko. Azken finean, aitortzen eta baloratzen dena zaindu eta babestu egiten da.


19_Cayucos en Mbour_Kike Balenzategui Arbizu

PROGRAMAZIOA

Ezagutu erakusketarekin lotutako jarduera guztiak!

JARDUEREN AGENDA

Erakusketari lotutako jardueren inguruko informazio guztia gure agendan