Iraganeko Erakusketak

ERAKUSKETA

Euskaldunak eta Pazifikoa

Andres Urdanetaren omenez

2008ko abenduaren 23a- 2010eko otsailaren 28a

Erakusketak XVI. mendetik gaur egun arte Ozeano Pazifikoan eta Ekialde Urrunean Euskal Herriak izan zuen presentzia ezagutarazi zuen.

Elkanoren, Andrés de Urdanetaren eta Miguel López de Legazpiren keinuak alde batera utzita, Euskal Herria Ozeano Bareko arroan behin eta berriz agertzen da denboran zehar. XVI. mendetik aurrera, hainbat lanbide eginez, euskaldun askok lagundu zuten Filipinen eta Espainiak kolonizatutako beste uharte-lurralde batzuen historia gauzatzen.