Iraganeko Erakusketak

ERAKUSKETA

Zoriontasunaren bilaketa

Estatu Batuetako independentziari egindako euskal ekarpena

2018ko martxoaren 8tik irailaren 30era

Museoaren erakusketa honen bidez, gure itsas historiaren pasarte ia ezezagun bat ezagutarazi nahi da: Britainia Handiaren aurka independentzia lortu arte 1774 eta 1783 artean borrokatu ziren hamairu kolonia britaniarrei Euskal Herriak emandako laguntza erabakigarria.

Testuinguru horretan, euskal portuetatik, Donostiatik eta Bilbaotik bereziki, amerikar gudarostea osatzeko armak, munizioa eta uniformeak eta diru kopuru handiak bidali ziren. Ekimen honetarako Caracaseko Errege Konpainia Gipuzkoarraren jarduera eta euskal merkatariek kolonia britainiarretako merkatariekin ezarriak zituzten merkataritza eta kontrabandoko bideak baliatu zituzten. Laguntza teknikoa ere aipagarria da, batetik, Diego de Gardoqui (Estatu Batuetan Espainiaren lehen enbaxadorea izango zena) bilbotarra bezalako merkatari handiek eskainia eta, bestetik, Armadaren zerbitzura zeuden hainabt euskal ofizialek emana. Hau guztia erabakigarria izan zen independentziaren aldekoek borroka irabazteko.

[soliloquy id="5281"]