Berriak

Beste albisteak

Euskal Itsas Museoak “Moilak. Tradizioz Berritzaileak” erakusketa luzatuko du

Euskal Itsas Museoak "Moilak. Tradizioz Berritzailea" erakusketa luzatzea erabaki du2024ko maiatzaren 31ra arte Museoak ekoitzitako erakusketa hau haren funtsetan oinarritzen da eta hainbat objektuk euskal portuen bilakaera eta garapena erakusten dute. Portuetako eguneroko bizitzan parte hartu duten piezak daude ikusgai, hala nola arrantza-aparailuak, makinak, dokumentuak, etab., eta baita portuen bilakaera nabarmenaren lekuko diren maketak, grabatuak, pieza arkeologikoak, filmak edo argazkiak ere.

Oraindik erakusketa bisitatu ez duenak, azken bi mendeetan euskal portuek izan duten eginkizun garrantzitsuak ezagutuko ditu: batetik, etengabeko berrikuntza ekonomiko, sozial eta teknologikoak; eta, bestetik, Euskal Herriaren bilakaera historikoan izandako eragin zuzena. Museoko zuzendariak, Xabier Alberdi, portuek historian zehar izan duten garrantzia azpimarratzen du: "Moilak. Tradizioz Berritzaileak" izan dira azken bi mendeetan zehar garatu diren eta gaur eguneko mundua sorrarazi duten prozesu historiko nagusienetako zenbaiten kokagunea”. Honen bidez, Euskal Itsas Museoak itsas ondarea, batetik, eta haren bilduma zabala, bestetik, balioan jartzen ditu. Euskal portuen eragin soziala eta haien berrikuntzak azpimarratuz.

Programazioa

Luzapenarekin batera, Euskal Itsas Museoak erakusketari lotutako programazioa berritu du. Hurrengo hilabeteetan “Moilaz moila” bisita gidatuekin batera Orioko, Pasaiako eta Mollarriko zamaguneko historia eta berrikuntzak zuzenean ezagutu ahalko dira Xabier Alberdi, Euskal Itsas Museoko zuzendariaren eskutik eta Albaola edo Peio Urritiaren lankidetzekin batera. Bisita hauen arrazoia erakusketaren oinarrian dagoen informazioa haren hormetatik at kasu zehatzetan ezagutzekoa da. 3€ko kostua izango dute eta pertsona guztiei zuzendua daude. Aldez aurretik izena ematea ezinbestekoa izango da, webgunean, komunikazioa@itsasmuseoa.eus helbidean edo 943 43 00 51 telefonora deituz.