Berriak
Beste albisteak
Euskal Kostaldeko Museoen hilabetea 2023
Martxoa bueltan da euskal kostaldeko museoetan garatuko diren 100 plan baino gehiagoko eskaintza kultural aberatsarekin.
Euskal Kostaldeko Museoen X. edizioak 50 jarduera baino gehiago eskainiko ditu Bizkaia eta Gipuzkoako 28 kultur ekipamenduetan. Proposamen horietako batzuk egun ezberdinetan errepikatuko dira, beraz, 100 plan baino gehiago eskainiko dira martxoaren 1etik 31ra bitartean.
Familientzako tailerrak, haurrentzako jolasak, bisita gidatu bereziak, doako sarrerak, dastaketak, itsasontzian ibilbideak eta zuzeneko ikuskizunak izango dira martxoan zehar eskainiko diren jardueretako batzuk.
Programatutako jardueren egutegia eta informazio osoa eskuragarri egongo da gaurtik aurrera www.losmuseosdelacostavasca.eus sarearen webgunean.
Programazioa gaur goizean aurkeztu da 75 urte beteko dituen Bizkaiko Arrantzaleen Museoan, euskal arrantzaleen historiaren, tradizioaren eta ofizioaren alderdi desberdinak erakusten dituen museoan, alegia.