Berriak

Berriak

EUSKAL ZUBIA

Mare Clausum zikloaren bigarren saioa izan dugu Museoan, oraingoan Xabier Alberdi Museoko zuzendari zientifikoak Euskal Zubiaren gaia jorratu zuen , Euskal Herriak norgehiagoka ozeanikoetan izandako papera aztertuz. Gai hau hobeto ulertzeko, hona hemen artikulu txiki bat:

Foruei begirada bat ematen badiogu, honelako pasarteak aurkitzen dizkiogu:

Cómo en tiempo de guerra entre las dos Coronas de España y Francia se ha permitido á los de la Provincia de Guipuzcoa el comercio libre de bastimentos y mercaderias no prohividas, con los de la Provincia de Labort en Francia, y las condiciones y capitulos que suelen asentarse en el tratado, por via de concordia y con orden especial de Su Magestad.

Baina bi nazio gerran daudenean, hauen arteko itsas merkataritza ez al da eteten? Ez al da traizio handia etsaiarekin harremanetan jartzea? Bada, testuan irakur dezakegun bezala euskaldunentzat ez zen arazo bat, hauek “euskal zubia” zuten eta.

Textu hau ez da gipuzkoarren nabigazio askeari buruzko bakarra, foruetan askoz araudi gehiago aurkitzen ditugu gure ustez piratek edo kortsarioek bakarrik egin zezaketena legeztatzen dutenak. Araudi horrek lagunduta, Euskal Herriak eta bertako biztanleek mendeetan zehar nazioarteko itsas harreman harremanak egin zituzten. Pisu estrategiko handia zuten salgaien zirkulazioa eta trukea ahalbidetzen zuen zubi modukoa osatzen zuten; besteak beste, Europa osoan argiztapenerako ezinbestekoa zen bale-olioa edo Ameriketatik ekarritako zilarra bera (trukerako txanpona).

Gainera, foruek hornitutako askatasun horri euskal itsas tradizio luzea gehitu behar zaio; izan ere, gure eskualdearen kokapen estrategikoa kontuan hartuta (kostaldetik gertu eta industria osagarri askorekin), euskal herrian zeunden erreinuko ontziola garrantzitsuenak, horietatik atera zen, adibidez, Indietako Lasterketan parte hartzen zuen flotaren % 80.

Bi faktore horien ondorioz, euskaldunek berebiziko garrantzia izan zuten ozeanoak kontrolatzeko borrokan, gaiaren inguruan jakinmina piztu badizuegu etorri Mare Clausum erakusketa ikustera!.