Berriak

Beste albisteak

Gertu Kultura

Euskal Itsas Museoak bat egiten du Gertu Kulturaren sare berriarekin, kulturarako sarbidea errazten duen programatzaile sarearekin

023ko azaroaren 22an inauguratu zen Gertu Kultura Gipuzkoa, gizarte-erakundeen eskutik kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei kulturarako sarbidea errazteko batzen diren kultura-programatzaileen sarea.

Gertu Kultura sortu da kultura premia gisa eta kultura eskubidetzat hartuta, eta kultura- eta gizarte-sektorearen arteko topagune egonkorrak sortzea du helburu. Horretarako, kultura-programatzaile publiko eta pribatuen, erakundeen eta mezenasen konplizitatetik, lankidetzatik eta gizarte-konpromisotik abiatuta, kalteberatasun-egoeran dauden pertsonei arreta ematen dieten eta haiekin lan egiten duten gizarte-erakundeek kultura-gune eta -esperientzia paregabeez goza dezakete, prezio oso murritzekin, sarbide-lehentasunarekin eta kolektiboen premiei entzutean eta erantzutean oinarritutako tratu pertsonalizatuarekin. Aldi berean, Gertu Kulturak konpromisoa hartu du bi sektoreen arteko hezkuntzarekin eta aholkularitzarekin.

Gertu Kultura Apropa Cultura saretik dator. Sare hori Bartzelonako Auditoriak hasi zuen, eta Katalunian 17 urteko ibilbidea egin ondoren, gaur egun erreferentziazko sare inklusiboa da, 190 kultura-programatzaile, 1800 gizarte-erakunde eta 54 udalerri baino gehiagorekin. Hemendik aurrera, Gipuzkoan ere hasiko da, 15 kultura-programatzailerekin eta 20 gizarte-erakunderekin batera.

Euskal Itsas Museoaren jarduerak

Euskal Itsas Museoa kultur programatzaile bezala bat egin duen erakundeetako bat izan da, bere programazioko 3 jarduera eskainiz: Moilak erakusketara bisita gidatuak, portura bisita gidatuak (La Jarana) eta zurezko serigrafia tailerra. Jarduera hauek Gertu Kulturaren webgunearen bidez eska daitezke eta eskariaren arabera erreserbatu.