Berriak

Beste albisteak

Itsas-kantak berreskuratzen

Pasa den urriaren 21ean, Euskal Itsas Museoak itsas-kantak berreskuratu zituen Ondarearen Europako Jardunaldietan, ITSASOS KANTAK deituriko kontzertuan. Artista desberdinek, horien artean: Rafa Rueda, Lide Hernando, Janus Lester, Sara Azurza, Ghau, Mirua eta Julen. Musikarien artean, Iker Lauroba eta Dánae Riaño izan ziren, museoko zuzendariaren, Xabier Alberdi, azalpenekin batera.

Aretoa betea zegoelarik itsasoari abestu zioten ordubetez. Abesti horietako asko desagertzeko prozesuan daude eta gure kostaldeko ahozko historiaren zati garrantzitsu bat dira. Itsasontzi batean edo portuan egiten diren zereginetarako erabiltzen diren abestiak dira, baina portu-eremuko gertakizunen edo bizimoduen kontakizunak ere badira.