Komisarioarekin bisita

Urriak 22an, 19:00etan Euskal Itsas Museoan bisita berezi bat izango dugu. 

Hilabete honetan agur esaten diogu Mare clausum, Norena da itsasoa? erakusketari, eta hortarako Euskal Itsas Museoak berriz ere komisarioarekin bisita bat antolatu du. Honi esker, Xabier Alberdi museoko zuzendari zientifikoarekin erakusketa arakatzeko aukera izango duzue.

Mare Clausumen helburua hausnarketa eragitea da: batetik, “norena da itsasoa?” galderaren atzean dauden eta gaur egunean ere pil-pilean darraiten gai konplexuei buruzkoa eta, bestetik, Europak zazpi mendetan zehar munduko ozeano guztietan barrena buruturiko hedapen eta menderakuntzan Euskal Herriak izandako erantzukizun erabakigarriaren ingurukoa.

3€

Erreserbapean

Erreserbapean

icono de teléfono para dudas

Informazio gehiago:

943 43 00 51