Topaketa
Topaketa
2022ko irailaren 8an
Tokia: Museoko ganbaran
Ordua: 19:30eta
Prezioa: doan
XVIII. mendeko patatxe batean nabigatzeko sekretuak ezagutzen
Albaolako presidentea den Xabier Agotek, burutu berri duten arkeonabegazioari esker aurkitu eta zehaztu ditutzten ontziaren ezaugarri teknikoei ( arraunak, mastak, aparailua….) buruzko hitzaldi ibiltaria emango du Euskal Itsas Museoan. Hitzaldiaren sarrera Museoan bertan egin ondoren Donostian izango den “Juanita Larando” patatxan amaituko da.
#KONTXA100 Euskal Itsas Museoak eta Aquariumak bultzatutako kultura proiektu bat da, El Diario Vasco eta Donostiako Udalaren laguntzarekin. Proiektu horrek Kontxako traineru estropaden kultura ondarea balioan jartzea du helburu, duela 100 urteko estropadaren gertakariak berreskuratuz.
Proiektu horren barruan Arraun astea jarduera programa garatzen da eta Ciaboga aldizkaria irailak 9an, ostirala, argitaratu eta banatzen da Diario Vasco-rekin batera.