TAILERRA

Helduentzako tailerra

TINATXO ESTROPADAK

Estropada xelebre honen helburua gure kostaldean galtzen ari den tradizio bat berreskuratzea da; izan ere, garai batean gazteek kupel edo tina zaharrak hartu eta elkarrekin regatak egiten zituzten bai itsasoan, hondartzatik edo portutik abiatuta, baita ibaian ere, giro alaian eta lehia dibertigarrian.

Txapelketako irabazleak sari berezi bat jasoko du: “Joanes de Areizaga” bandera, ustez tina bat erabiltzen lehenengoetarikoa izan zen pertsonaren omenez sortua.

16 urtetik gorakoentzat

icono de calendario

Urriak 3 / 10:00

icono de teléfono para dudas

Informazio gehiago:

943 43 00 51