Jarduerak
Topaketa
ATLANTIKOA ARRAUNEAN 20 URTE
Urriak 7
Ganbara del Museo
Ordua: 19:00tan
Sarrera: Doan
2001. urtean Xabier Agote eta Urko Mendiburuk Ward Evans Atlantic Rowing Challenge estropada transatlantikoan hartu zuten parte.
83 egunez Atlantikoa arraunean zeharkatzea izan zen, Kanariar Uharteetatik Barbadosera, 2001ean Urko Mendibururekin batera egindakoa.
Bidaia luze eta gogorra izan zen, ohiz kanpoko eguraldi baldintzen aurka borrokatuz. 20 urte betetzen dituen abentura handi honetan izandako bere esperientzia da Euskal Itsas Museoan kontatuko diguna.
Leku mugatuak - Erreserba beharrezkoa da.
Hizkuntza: Euskara
Xabier Agote
Xabier Agote donostiarra, ontzigilea, ondare-balioa duten itsasontzien eraikuntzan aditua eta Albaolaren sortzailea da.
Ontzigintzarekin batera, Itsas espediziotan ibilbide luzea du Xabierrek. Arraunaz eta belaz, nazioarteko zenbait espedizio egin ditu Albaolaren baitan, hala nola 2003an Irlandari bira eman zion Navigating Peace espedizioa, Irlandako bake prozesua bultzatzeko eta bakearen eta adiskidetzearen aldeko ekimena zena, edo 2006an Apaizac Obeto, 16. mendeko baletxalupa baten erreplika zehatz batekin Ternuako uretan burututako bi hilabetetako espedizioa, orain dela bost mendeko euskal arrantzaleen historia berreskuratzeko helburuarekin.