Monografiak
Emakumeak eta itsasoa 2016
Emakumeen eta itsasoaren arteko harremana sakona eta modu anitzekoa izan da historian zehar. Mito zaharrak, superstizioak eta itsasoarekin lotutako jarduera eta sineskeria bitxiak biltzen dira liburu honetan. Itsasoko ekonomian emakumeak izan duen eginkizuna, guztiz garrantzitsua izanik ere, bere lanaren ikuskatzea eta aitortzea lanbide eta arketipo gutxi batzuetara mugatu da. Duela gutxira arte, itsas ikerketarako perspektiba androzentriko nagusiak bigarren planoan baztertuta ditu emakumeak, beren eginkizunak gizonek betetzen zituzten lanekiko osagarri huts edo kolaborazio gisa sailkatuz.
Monografiei buruz
Untzi Museoak jarduera editorial bat egiten du (liburuak eta liburuxkak) batez ere ekoizten dituen aldi baterako erakusketekin lotuta. Etengabeko eta kalitatezko produkzio editoriala mantentzeko ahalegina da, zalantzarik gabe, museo honen bereizgarrietako bat.