Monografiak
Naufragioak Euskal Kostaldean 2012
UNSAIN, J.M.
Historian zehar, Kantauri itsasoko ur arriskutsuetan ehundaka naufragio gertatu dira, ondorioz, gizaki asko hil ziren eta era guztietako itsasontziak suntsitu ziren. Euskal kostaldean gertatu diren itsas ezbeharren begirada panoramikoa eskainiz, argitalpen hau hutsune bibliografikoa betetzera dator.
Monografiei buruz
Untzi Museoak jarduera editorial bat egiten du (liburuak eta liburuxkak) batez ere ekoizten dituen aldi baterako erakusketekin lotuta. Etengabeko eta kalitatezko produkzio editoriala mantentzeko ahalegina da, zalantzarik gabe, museo honen bereizgarrietako bat.