Berriak
Gure programa
#KONTXA1923 – EBAZPENA
Ainara Azpiazu (Ereñotzu), Elena Mostoenvena (Burgos) eta Debra Espinosa (Bartzelona) izan dira museoko tinak ilustratzeko artista hautatuak #KONTXA1923 sorkuntza artistikorako deialdian.
Horrela, museoak itsas ondare kulturalari eta memoria historikoari balioa eman nahi die, eta, aldi berean, itsas ondarearen interpretazio berriak sustatu nahi ditu.
Hiru artistak irailaren 9an eta 10ean Boga Boga Festibalean Euskal Itsas Museoko tinei bizi berri bat emango diete. Bisitariek doan ikusi ahal izango dute sorkuntza prozesua zuzenean 10:00etatik 18:00etara bitartean Ondarretako Lorategietan.
Gainera, familiek irailaren 10ean, igandea, beste tina bat margotzeko aukera izango dute 12:00-14:00 eta 16:00-18:00 bitartean.