Berriak
Berriak
Mare Clausum zikloari hasiera eman diogu.
Joan den otsailaren 12an eman genion hasiera Mare Clausum zikloari, lehenengo hitzaldi honetara 63 pertsona etorri ziren, zikloari hasiera potente bat emanez. Juanjo Alvarez Globernanceko idazkari eta EHUko zuzenbide katedradunaren hitzaldiarekin ireki genuen zikloa, honek gaur egungo nazioarteko harremanen analisi bat egin zuen.
Juanjo Alvarezen arabera, XXI. mendeko geopolitikoaren egoera berriak, "pax amerikarraren eta globalizazioaren" oinordekotza denak, zalantza ugari sortzen ditu, eta hainbat ondorio diplomatiko, politiko, sozial, ekonomiko eta ingurumenekoak dakartza berekin.
Nazioarteko testuinguru ezegonkor batean bizi gara, non hain zaila gauzatzen den prospekzio-ariketa ezinbestekoa den, estrategia, sozial, instituzional edo enpresarialak finkatzeko.
Gai horietan guztietan gehiago sakondu nahi baduzue, eskuragarri duzue hitzaldia gure youtube-ko kanalean. Gogoratu zikloa hasi besterik ez dela egin eta datorren martxoaren 19an bisita berezia izango dugula Xabier Alberdiren eskutik euskal zubiari buruz, beti ere "Norena da itsasoa?" galderari erantzuteko asmoz.

























































