Berriak

Beste albisteak

Sorkuntza artistikorako deialdia

Arraun Astearen barruan, Euskal Itsas Museoak haren tinetan egungo eta joan den mendeko estropadetan inspiratutako pieza artistikoak sortzeko aukera eskaintzen du. Horrela, museoak itsas ondare kulturalari eta memoria historikoari balioa eman nahi die, eta, aldi berean, itsas ondarearen interpretazio berriak sustatu nahi ditu.

Boga Boga Festibalarekin elkarlanean, aurkezten diren proiektuek musika eta estropaden historia izango dituzte inspirazio iturri. Estropadei buruz duten ikuspegia ontzietan islatzera, tinei bizitza berri bat ematera eta ondarea ospatzera gonbidatzen dira artistak.

Artista eta/edo kolektiboek haien lanak zuzenean gauzatuko dituzte irailaren 8an eta 9an museoak Ondarretako lorategien inguruan jaialdian izango duen gunean. Horrela, publikoak itsas kultura-ondarea sortzeko eta balioesteko prozesua ikusi ahal izango du. Gainera, aukeratutako pertsonek Kontxako Banderaren sailkapen-estropada zuzenean ikusteko aukera izango dute museoko ganbaratik irailaren 3an, sormen prozesuari laguntzeko.

DIRU-LAGUNTZA

Sorkuntzarako laguntza: 400€ tina bakoitzeko (4 tina guztira. Artista/kolektibo batek nahi aina proposamen bidali ditzazke).

Ekoizpena, dietak eta garraiorako gastuak: Gehienez 400€ tina bakoitzeko - gastuak planteatu eta justifikatu ondoren. 

+ Jaialdira sarrera

Proposamenak aurkezkeko epea:

2023ko abuztuaren 1etik 25era arte (arratsaldeko 17:00etan)