Erakusketetara bisita gidatuak
Bisita komentatua
Ezagutu erakusketa bakoitza gure bitartekaritza taldearen eskutik
Museoko lantaldearekin erakusketa bakoitzari buruz gehiago jakiteko aukera.
Gainera, gai zehatz bati lotutako bisita egin nahi baduzu edo bisita nolabait egokitu, gure taldeari kontsulta egitera animatzen zaitugu, eta prestatuko dugu.
Bisitatu erakusketa familian
Euskal Itsas Museoan beti diseinatzen ditugu euskarriak familiek erakusketa bakoitzera bisita autonomo entretenigarriak egin ahal izateko. Pista jolasak, koadernoak, labirintoak… erakusketa bakoitzaren orrian izango duzu informazioa.
DESKUBRITU GAUR EGUN IKUSGAI DITUGUN ERAKUSKETAK ETA ERRESERBATU ZURE BISITA
Osatu zure bisita sasoiko pintxo eta edari batekin Kofradia Itsas Etxean - 3€
Zure erreserban adierazi
Gure jarduera guztiak euskaraz eta gaztelaniaz eskaintzen dira
Bisitak asteartetik larunbatera hitzartu beharreko ordutegian.
Beharrezkoa da 24 ordu lehenago erreserba egitea
Prezioa: 2,5 € familia bakoitzeko
Iraupena: 45-55 minutu
Erreserbak, zalantzak eta proposamenak:
943 43 00 51