Berriak

Beste albisteak

Aste Santua Euskal Itsas Museoan

Bazenekien Euskal Itsas Museoaren Aste Santuko egitarauak Mutrikuko eta Donostiako portuetara bisitak, bisita dinamizatuak eta familia-tailerra eskeintzen dituela?

Bota begirada bat gure programazioari:

  • MOILETAKO BAZTERRETAN ZEHAR

Euskal Itsas Museoak helduentzako eta txikienentzako jarduera ugari proposatzen ditu Aste Santurako. Alde batetik, Moiletako bazterretan zehar” deituriko bisita dinamizatuak eskainiko dira “Moilak. Tradizioz Berritzaileak” aldi baterako erakusketara.Familiei nahiz helduei egokitutako bisita dinamizatu hauetan, euskal portuen bilakaera modu desberdin eta dibertigarrian ezagutzeko aukera izango da: hitzak eta erakusketako piezak erabiliz, kontzeptuak testuingurutik ateratzeko ariketa egingo da. Horrela, pertsona bakoitzak bere portua sortu ahal izango du. 

Apirilak 1: Familiak (Euskaraz), 12:00, 3€ haur bakoitzeko

Apirilak 12: Helduak (Elebiduna), 17:00, 2,5€/pax

Apirilak 15: Familiak (Elebiduna), 12:00, 3€/haur bakoitzeko

  • MOILAZ MOILA - BISITA GIDATUAK 

“Moilaz Moila” deituriko lehen bisitak egingo dira Mutrikun eta Donostian. Euskal Itsas Museoa haren hormetatik at irtengo da lurraldeko portuak eta haien berrikuntzak ezagutzeko. Bertaratzen direnek portu bakoitzaren historia ezagutuko dute museoko taldearen eskutik, eta berrikuntzak bertatik bertara ezagutzeko aukera izango dute.

Apirilak 2: Mutriku (Txirlatxo taberna), 12:00, 4€/pax

Ibilbidea

12:00: Murikuko portura bisita Xabier Alberdirekin

13:00: Olatu plantara bisita gidatua

Apirilak 8: Donostia (Euskal Itsas Museoa), 10:30, 4€/pax

Ibilbidea

10:30: Euskal Itsas Museoko “Moilak” erakusketara bisita

11:00: Donostiako portura bisita

11:30: Kofradia Itsas-Etxean dastatzea

  • BAGA ETA BOGA FAMILIA-TAILERRA

Azkenik, Baga eta Boga familia-tailerra eskainiko da, non familiek portuko ohitura eta lanbide zaharrak zentzumenen bidez ezagutu eta berreskuratu ahal izango dituzten. Jarduera 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat zuzenduta dago.

Apirilak 12: Elebiduna,12:00, 3€ haur bakoitzeko