Berriak

Bitxikeriak

"Mari"ri omenaldia

Urtarrilaren 9a

Donostiarrok eta Zumaiarrek hain maitea dugun itsasgizon baten heriotzaren 156. urteurrena gogoratu nahi dugu, Jose Maria Zubia, “Mari”rena hain zuzen ere. Zumaiarra jaiotzez, txikitatik izan zuen itsasoa bizibide. Aitarekin eta beste hainbatekin batera, ontziei laguntza ematen zieten Zumaiako barra arriskutsuan barrena nabigatzen.

Gazte zelarik Donostiara etorri eta arrantza-txalupa baten patroi egin zen. Bere eskifaiarekin arrantzan jarduteaz gain, arrantzaleen artean giza legea den bezala, arriskuan zeuden arrantzale eta marinelei laguntza eskaini zien. 1861ean, bere tripulazioko beste bederatzi arrantzalerekin batera beraien burua arriskuan jarri zuten ondoratutako txalupa bateko bizirik zeuden azken hiru lagunak sorosteko. Balentria honek herritarren eta agintarien artean ospea eta errespetua ekarri zien. 

Bost urte beranduago, 1866ko urtarrilaren 9an, bisigutan ari zirela ekaitz gogor batek harrapatuta, Donostiara babes bila zetorren txalupa getariar bat, badian hondoratu egin zen

 

Banner_WEB (1)

Itsasoaren egoera okerrera zihoan eta kaian zegoen giroa gero eta ezkorragoa zen. Honen aurrean, Mari bere traineruarekin arrantzaleak sorostera irten zen, baina olatu batek ontzia irauli egin zuen. Egoera hau ikusirik, Kaitik beste bi traineru irten ziren, baina ezin izan zuten Mari uretatik atera, eta bertan hil egin zen. Egun horretan, 38 marinel hil egin ziren

Gipuzkoarrek Mariren heriotzaren berri izan zutenean, bihotzak goibeldu eta begietatik malkoak isuri zituzten, halaber, gertakari latz honetan senitartekoak galdu zituztenei laguntza eskaini zieten. Tristura hau Pasaiako udal batzako aktetan idatzirik agertzen da (1866/01/28) “… que a tan cruel desgracia hay que agregar  la sensible pérdida de uno de nuestros  más generosos marinos que es el patrón Jose María Zubia, cuyo valor arrancara tantas y tantas víctimas a la furia del océano, pereció honrosamente en el momento en que desde el puerto de San Sebastián se dirigió en unión de otros esforzados compañeros a socorrer a los infelices guetarianos”

Bere balentriak dirau, eta gaur  2022ko urtarrilaren 9an, Mediterraneoko uretan urrikalduak laguntzen ibiltzen den  itsas salbamendu humanitariorako “Aita Mari” ontziak laguntza eskaintzen die egoera latzetatik ihesian dabiltzan migratzaileei.