Ciaboga

Ciaboga 23. zbk.

Urtea: 1952

Bigarren denboraldiko 11. zenbakia, Luis Ureña editore zuelarik. Azalean, Xabier Zabalok egindako marrazkia ageri da, eta baliteke Ignacio Sarasua patroi oriotarra izatea. Azala 1952 eta 1953an erabiliko da.

Ciabogari buruz

1924ko Kontxako Estropadetan lehen aldiz argitaratua, Ciaboga aldizkaria Espainia osoan arraun munduan espezializatutako lehen aldizkaria da. Ciabogak urtez-urte bildutako eduki horiek, gure itsas historia aztertzeko lehen mailako iturria osatzen dute. Lehen aletik hasita, XIX. mende amaieraz geroztik jokatutako Kontxako Estropadetako palmaresa edo euskal estropadetako patroi mitikoak diren Kiriko, Aita Manuel, Matxet edo Manuel Olaizolari eginiko elkarrizketak aurki ditzakegu, besteak beste.

Ehun urtetan zehar lau denboraldi izan ditu, iraupen ezberdineko etenaldiz tartekatuak.