Ciaboga

Ciaboga 7. zbk.

Urtea: 1930

Ciaboga aldizkariko 7. zenbakia. Aldizkari hau Domingo Bontiguik eta Luis Zuzuarreguik argitaratu zuten. Azalean, Aurelio Artetaren, Los remeros, lana agertzen da, hainbat ediziotan estropaden kartela izango dena, eta aldizkariaren azala 1935. urtera arte.

Ciabogari buruz

1924ko Kontxako Estropadetan lehen aldiz argitaratua, Ciaboga aldizkaria Espainia osoan arraun munduan espezializatutako lehen aldizkaria da. Ciabogak urtez-urte bildutako eduki horiek, gure itsas historia aztertzeko lehen mailako iturria osatzen dute. Lehen aletik hasita, XIX. mende amaieraz geroztik jokatutako Kontxako Estropadetako palmaresa edo euskal estropadetako patroi mitikoak diren Kiriko, Aita Manuel, Matxet edo Manuel Olaizolari eginiko elkarrizketak aurki ditzakegu, besteak beste.

Ehun urtetan zehar lau denboraldi izan ditu, iraupen ezberdineko etenaldiz tartekatuak.