Berriak

Beste albisteak

Bisitatu Euskal Itsas Museoaren “Elkano. Lehenengo Mundubira” Asporotsttipin

Lehen aldiz, Euskal Itsas Museoak mugaz gaindiko ibiltaritza bat ezarri du, “Elkano. Lehen Mundubira” erakusketarekin. Martxoaren 25era arte egongo da ikusgai Maison de la Corniche - Asporotsttipi (Hendaia). 

Badakizu nork burutu zuen Munduaren Lehen Itzulia?

Munduaren lehen itzulia egin izanaren merituan hainbat pertsonaia historikoki eman izan zaie. Hiru dira hautagai nagusiak: Francis Drake, Fernando de Magallanes eta Juan Sebastián Elkano. 

Lehen aldiz, erakusketa honek ezagutzera ematen ditu Juan Sebastian Elkanok eta Euskal Herriak Lehen Mundu itzuliari (1519-1522), hau da, gizarteriaren historiako gertakari handienetako bat denari, egindako funtsezko ekarpena. 

Erakusketa egokitua izan da lekura bi eragileen eskutik eta ikusgai  dago Euskara eta Frantsesez.