Iraganeko Erakusketak
Erakusketa
24H Egun bat Victoria ontzian
2021eko ekainaren 25etik 2022ko urtarrilaren 9ra
Prezioa: DOAN
Hizkuntza: Eusk | Esp | Fr | Eng
24 H. Egun bat Victoria ontzian erakusketak ontziko bizitzaren xehetasunak biltzen ditu, eta mundua aldatu zuen itsas bidaian murgiltzen ditu bisitariak. Giroak, eraikinak berak… egun bat eta gau bat bizi ahal izango ditugu Victoria ontzian, bidaia luzeena osatu zuen itsasontzi bakarrean.
Juan Sebastian Elkanoren Victoria ontzian bizi izandako edozein eguni buruzkoa da. Magallanesek Erregearengandik jasotako jarraibideak, pilotuen, bidaiarien eta marinelen testigantzak eta XVI. mendeko nabigazio eskuliburuak oinarritzat hartuta, «bidaia luzeenaren» ibilbide osoa berreraiki da, bai eta Elkanok eta haren gizonek bizitako esperientzia ere.
Benetako lekukotasunetatik ateratako aipuak, XVI. eta XVII. mendeetako tratatuak, eta Erregeak Magallanesi emandako ordenantzetatik ateratako zatiak, Gordailuko objektuak, elikagaiak eta ikus-entzunezko edukiak, eszenografia murgiltzailea osatzen dute, bisitariari egun bat Victoria ontzian sentitzen lagunduko diona.
24 H. Egun bat Victorian erakusketak, Bidaiarik luzeena proiektua osatzen du.
BIDAIARIK LUZEENA ERAKUSKETA
2021eko ekainaren 25tik 2021eko urriaren 24ra:
Erakusketa San Telmo Museoan
Juan Sebastián Elkanok eta Victoria itsasontziko gizonek lehen mundu bira egitea lortu zuten 1522an, eta Fernando de Magallanesek 1519an hasitako bidaia eraldatu zuten. Murgil zaitez mundua aldatu zuen bidaiaren esperientzian.
MUSEOA FAMILIAN
Familiei pista jolas bat eskaintzen diegu erakusketa euren kabuz bisitatzeko. Horrela, Txanton saguaren laguntzarekin, familia osoak zuzenean ikusi ahal izango du nolakoa zen itsasontzian egun bat eta gau oso bat pasatzea.
Mapa doakoa da, 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat da eta museoko harreran dago eskuragarri.
PROGRAMAZIOA
Hilean bi larunbat txandakatuko dira, eta 24H Egun bat La Victoria-ren esperientzia dinamizatuko da, publiko gazteenari zuzendua, Museoko bitartekaritza-taldearen laguntzarekin.
Bisita dinamizatuak
Bisita gidatua - Urtarrilak 8
Visitas "a la carta"
24H egun bat La Victorian
LASTER
Irailetik aurrera, erakusketari lotutako familia tailerrak eskainiko ditugu berriro. Informazio hori gure agendan argitaratuko dugu
DESKARGAK