Berriak

Beste albisteak

Euskal Itsas Museoa pertsona guztientzako irisgarritasunerantz doa

Gure egitekoa pertsona guztientzako museoa izatea da, museo irisgarria eta inklusiboa izatea, alegia. Badakigu bide luzea dela, pixkanaka egiten ari garena.

Pozik gaude aurtengo otsailaz geroztik hobekuntza hauek ezarri ditugula bisitarien eskura iragartzeaz:

  • Harrera-informazio mostradore irisgarria

Museoko sarrerako informazio-mostradorea irisgarria da orain. Behealdean zati hutsa eta gurpil-aulkietako erabiltzaileentzako altuera egokia duena.

  • Mostradoreko bukle magnetikoa.

Informazio-mostradorean begizta magnetiko bat ere jarri dugu, audifonoaren edo implanteren erabiltzaileei Museoko langileei zaratarik gabe entzuteko aukera ematen diena.

  • Banakako bukle magnetiko eramangarria bisita komentatuetarako

Entzumen-urritasuna duten pertsona guztientzat dago eskuragarri, kokleako inplantea, audiofonoa edo ezer ez izan, begizta magnetiko eramangarriak, Museoak eskainitako bisita eta jarduerak zaratarik gabe entzuteko aukera ematen duena.

  • Irisgarritasun-kita

Ikusmen-urritasuna duten pertsonek, hemendik aurrera, hainbat laguntza tekniko izango dituzte museoko sarreran, liburuxkak eta liburuak errazago irakurtzeko, bai eta inprimakiak osatzeko ere.

Museoaren irisgarritasun-neurri guztiak kontsulta ditzakezu gure webguneko Irisgarritasun atalean.

Captura