Jarduera

ITSASOKO OHARRAK

Azaroak 30

Tokia: Donostiako portuan

Ordua: 13:00

Kanpai-hotsa

SAN ANDRES

Donostiako Upelgile Kofradiako zaindaria. 1628an San Jose Kofradiari batu zitzaion.

Itsasoko Oharrei buruz

Urte askotan isilik egon ondoren, museoak itsas ondarearekin lotutako gertaerak eta datak iragartzeko kanpaiaren soinua berreskuratu du. Kanpaia jotzeko programa honen helburua  itsas historiarekin lotura estua duten datak gizarteari transmititzea da. Zehazki, Donostiako eta Gipuzkoako kofradien eta erakunde batzuen jai egunetan  «OSPAKIZUNEKO KANPAI JOTZEA», entzun ahal izango da.