Jarduera
Itsasoko oharrak
Azaroak 25
Tokia: Donostiako portuan
Ordua: 13:00etan
Kanpai-hotsa
SANTA KATALINA
Santa katalina kofradiako zaindaria. Donostiako merkatariak, ontzi-maisuak, pilotuak eta itsasgizonak biltzen zituen eta 1682an sorturiko Donostiako Kontsulatuaren hazia izan zen. Ordenantzak 1491ean idatzi ziren. Gainera, Santa Katalina egunez hasten zen ofizialki bisigu-arrantzaldia. Arrantzaldi hau euskal kostaldeko nagusienentako zen, XVI. mendeko bigarren erdaildetik aurrera izandako eskabetxe industriaren zabalkundearekin lotua.
Itsasoko Oharrei buruz
Urte askotan isilik egon ondoren, museoak itsas ondarearekin lotutako gertaerak eta datak iragartzeko kanpaiaren soinua berreskuratu du. Kanpaia jotzeko programa honen helburua itsas historiarekin lotura estua duten datak gizarteari transmititzea da. Zehazki, Donostiako eta Gipuzkoako kofradien eta erakunde batzuen jai egunetan «OSPAKIZUNEKO KANPAI JOTZEA», entzun ahal izango da.