Topaketa
Joseba Sarrionandiarekin topaketa
Urriaren 5ean
Euskal Itsas Museoko ganbaran
Ordua: 19:00etan
Sarrera doan
Joseba Sarrionandia idazleak “Munduari bira eman zion ontzia” erakusketari buruzko hitzaldia emango du datorren ostegunean, urriak 5, 19:00etan.
Erakusketak, Arístides Esteban Hernández “Ares” artista kubatarraren “Munduari bira eman zion ontzia” ipuin ilustraturako sortutako, Joseba Sarrionandia euskal idazlearekin batera egina eta Elkano Fundazioak bultzatuta, irudiak erakusten ditu. Euskal Itsas Museoko ganbaran ikusgai, 2022ko irailaren 27tik urriaren 16ra arte, izango diren ilustratzailearen 16 lanek osatzen dute erakusketa, doan, urriaren 16ra arte.
“Munduari bira eman zion ontzia” liburua
Juan Sebastian Elkanoren bidaiaren kontakizun historikoa zalantzan jartzen du liburuak, eta mundu globalizatu bateko botere-harremanei buruzko hausnarketa proposatzen du, Historiako irakasle batek bere bilobarekin Juan Sebastian Elkanoren bidaiaz duen elkarrizketaren bidez.