Monografiak
ELKANO ETA EUSKAL HERRIA. NOLA EGIN ZEN POSIBLE LEHEN MUNDU BIRA 2022
Eskuliburu hau Lehen Mundu Birari buruzkoa da. Baina ez da bidaia horren protagonistek izan zituzten abenturak eta atsekabeak biltzen dituen beste errelato bat gehiago. XVI. mende hasieran zituzten ezagutza geografiko eta itsasketa baliabide urriak kontuan izanda, sinestezina deritzogun bidaia hura burutu ahal izateko Euskal Herriak egin zituen funtsezko ekarpenak biltzen dituen azaleko bilduma bat da.
Lehen Mundu Bira inoiz izandako itsas abenturarik handiena eta arriskutsuena izan da. Horren ondorioz, ozeanoen eta kontinenteen konfigurazioa eta munduaren neurriak eta planeta izaera behin betikoz ezagutu ahal izan ziren.
Juan Sebastian Elkano, balentria haren egilea, eta Victoria ontzia, hark baliatutako tresna, biak euskal jatorrikoak dira. Esku artean duzun liburu honek argudiatzen du kointzidentzia hori ez zela ustekabeko zerbait izan euskal ontziteria boteretsuak zuen nagusigoaren ondorio lojikoa baizik.
“Lehen Mundu Bira posible egiteko Euskal Herriak, herri itsastar hark, egin zituen funtsezko ekarpenen bilduma dakar liburu honek, biztanle gehienek inoiz entzun gabeko gertakarien bilduma bat” dela dio Xabier Alberdik, Euskal Itsas Museoko zuzendariak.