Monografiak

Juan de Alcega. Jostun unibertsala Euskal Itsas Museoa, Donostia, 2019

ALBERDI LONBIDE, Xabier

Aldi baterako erakusketako testuak jasotzen ditu argitalpen honek "Juan de Alcega. Jostun Unibertsala" erakusketarenak, hain zuzen, 2019. urtean ikusgai egon zena.

Argitalpenak eta erakusketak Juan Alcegaren irudia berreskuratu nahi dute, oroimenak ahaztutako Gipuzkoako pertsonaia ospetsua. Berea da Europa osoan estreinakoz argitaratutako joskintzari buruzko liburua: Libro de geometria, pratica y traça, el qual trata de lo tocante al officio de sastre argitaratu zen Madrilen 1580an, eta bigarren aldiz 1589an.

Monografiei buruz

Untzi Museoak jarduera editorial bat egiten du (liburuak eta liburuxkak) batez ere ekoizten dituen aldi baterako erakusketekin lotuta. Etengabeko eta kalitatezko produkzio editoriala mantentzeko ahalegina da, zalantzarik gabe, museo honen bereizgarrietako bat.