Itsasertzetik

Elkarrizketa

Kontserba lantegi baten egoera COVID-19aren garaian

Markina-Xemeinera gerturatu ginen, bertan Olasagasti arrain kontserba enpresaren iritziak eta testigantzak biltzeko asmoz.

Itsasertzetik proiektuari buruz - Museoa, gaurkotasunaren agentea

Museoa, gaurkotasunaren agentea, Gipuzkoako Foru Aldundiaren foru museoen ekimena da, konfinamendu garaian museoaren gertuko errealitateak ikusarazi nahi dituena. COVID-19aren ondorioz sortutako salbuespen egoeraren aurrean, hiru zentroak museoaren komunitateko errealitate hurbilenak islatu nahi izan dituzte, elkarrizketak, podcastak eta online aldizkari txiki bat eginez. Helburua da pertsona anonimoen portaerak eta ekimenak ikusaraztea eta balioestea, oraintxe bertan, museo gisa, historia komun baten lekuko baitira. Ziurgabetasunaren aurrean, arrantzaren eta arraina banatzeko eta saltzeko kanalek bizitako ziurgabetasuna eta emandako erantzunak ezagutarazi nahi ditu Euskal Itsas Museoak. Itsasertzetik webgunearen atal honetan eskuragarri dagoen sareko aldizkari gisa sortu da, sektorearen galdera handienetako batzuei erantzuteko. Nola ari dira aurre egiten errealitate berri horrek eragin dituen aldaketei?