Actualidad

Aurkezpenak

Aurten ere estropaden oihartzuna entzun egin da Euskal Itsas Museoan

Gaur Euskal Itsas Museoak, Aquariumarekin batera #Kontxa100 proiektuaren zortzigarren edizioa aurkeztu du. Aurten 1924ko estropadak berreskuratu dira, Ciaboga aldizkariaren ehun urteen ospakizuna azpimarratuz. 

 Arraun aste honen barnean hainbat ekitaldi antolatu dira kontxako estropadez gozatzeko eta hauen historian zehar murgildu ahal izateko: Besteak beste museoan, estropadak lehiotik ikusteko aukera egongo da berriz ere irailaren 1 eta 8an, lasterketa hauek leku pribilegiatu batetik gozatu ditzazuen. 1924ko estropaden xehetasunak azaltzen dituen Ciaboga aldizkaria Diario Vascorekin batera irailak 6an argitaratu egingo da, museoko webguenera igota egoteaz gain.

 Eta noski, aldizkari mitiko honen ehun urteak omentzeko Euskal Itsas Museoak erakusketa berri bat izango du museoko ganbaran, abuztuak 30etik urtarrilak 5a arte; “Ciaboga. Mende bat estropadetan” izenarekin aurkeztu den erakusketa honek aldizkariaren historia eta garrantzia ezagutarazten ditu, Espainian arraunean espezializatutako lehena.