Berriak

Beste albisteak

M8 – Itsasoan mugak gaindituz

1950, Bilbo, merkataritza-ontziko kapitain batek, honela dio: “Kokotxas, kokotxas, de mi alma. Tres meses sin echaros la vista”. 1960an filmatutako “María, matrícula de Bilbao”,filmaren eszena.

Horrelako adibideek eragin dute iruditeria kolektiboan, non beti lotzen dugun gizona bere familiatik kanpo, hilabete luzez etxetik urrun ontziratu ondoren.

Pelikula gutxik kontatu dizkigute Ana Ivanova Schettininaren kasuak, 1935ean Sobietar Batasuneko merkataritza-ontzi baten maila goreneko ofizial izendatu zutena.

Nazioartean, Ana bezalako emakumeak imajinario hori aldatzeko urratsak ematen ari ziren. Estatu espainiarrean, ordea, emakumeek 45 urte itxaron behar izan zuten, 1979-1980 ikasturtera arte, Eskola Nautikoetan sartzeko eta, horrela, merkataritza-ontzidiko ofizial izateko.

Aitzindari horiek, Ángeles Rodríguez Bernabéu buru zutela, ordura arte soilik maskulinoa zen lanbide bati aurre egiteaz gain, beren prestakuntza akademikoan zehar izandako oztopoei ere aurre egin behar izan zieten. Izan ere, “merkataritza-itsasketaren munduan “hitz itsusiak”  esaten dira eta ez da leku egokia zuentzat” bezalako esaldiak entzuten zituzten beren irakasleen ahotan. 

1979-1980 ikasturtean, Mercedes Marrero Valero nautikako ikasketak egiten hasi zen eta 1986an kapitain titulua lortu zuen. Urtebete geroago, Barakaldoko Idoia Ibañez Ozores Portugaleteko eskola nautikoan matrikulatu zen, 1986an lizentziatu zen eta 1994an Espainiako merkataritza-ontzi bateko lehen emakume kapitaina izan zen.

Angeles eta Idoia bezalako adibideei esker, emakumeek “kokotxak, nire arimako kokotxak” bezalako esaldiez jabetu dira eta pelikuletan kapitainen eta itsasgizonen laguntzaile huts izateari utzi ahal izan diote.